Barikutik domekara bitartean 14 PCR positibo baieztatu dira Durangaldean

Ekaitz Herrera 2020ko abu. 3a, 12:10

Zornotzan 3 kasu berri atzeman dira. 6 Durangon, 1 Elorrion, 1 Mallabian eta 3 Zaldibarren. Birusaren biderkatze indizea 1,24 balioan dago.

Osakidetzak 9.353 PCR egin ditu barikutik domekara bitartean. (3.862 barikuan, 3.015 zapatuan eta 2.476 domekan). Guztira, koronabirusagatiko 555 positibo atzeman ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (200 barikuan, 199 zapatuan eta 156 domekan).

Durangaldeari dagokionez 14 izan dira guztira zenbatutako positiboak. Zornotzan, 3 kasu baieztatu ziren zapatuan. Durangon, 3 baieztatu ziren barikuan eta beste 3 domekan. Elorrion kasu bat detektatu zuten domekan, eta beste bat baieztatu zuten Mallabian, barikuan. Zaldibarren, kasu bat identifikatu zuten zapatuan, eta beste bi domekan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!