PCR positibo bana baieztatu dituzte Abadiñon, Zaldibarren eta Zornotzan

Anboto 2020ko uzt. 29a, 12:40

Osasun Sailak emandako datuen arabera, atzo 3 positibo detektatu ziren PCR test bidez Durangaldean. Bana Abadiñon, Zaldibarren eta Zornotzan. 

Atzo,  4.849 PCR proba egin zituen Osasun Sailak. Horietatik 123 positibo izan ziren.13 kasu identifikatu zituzten Araban, 62 Bizkaian, eta 46 Gipuzkoan. Birusaren biderkatze indizea 1,06 balioan dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!