3 positibo berri atzeman dituzte Durangon eta Zornotzan

Anboto 2020ko uzt. 28a, 12:38

Osasun Sailak emandako datuen arabera, atzo 3 positibo detektatu ziren PCR test bidez eskualdean. 

Atzo, kasu bat baieztatu zuten Durangon, eta bi Zornotzan. EAEn 4.148 PCR proba egin zituen Osasun Sailak. Horietatik 130 positibo izan ziren. 9 kasu identifikatu zituzten Araban, 85 Bizkaian, eta 35 Gipuzkoan. 

Birusaren biderkatzen indizea 1,06 balioan dago. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!