Asteburuan 10 PCR positibo detektatu dituzte Durangaldean, horietatik 4 Abadiñon

Anboto 2020ko uzt. 27a, 12:39

Lau kasu berri identifikatu dituzte Abadiñon, eta bana Durangon, Iurretan, Mallabian, Izurtzan, Zaldibarren eta Zornotzan.

Koronabirusagatiko positiboek gora egin dute Durangaldean. Osasun Sailak emandako datuen arabera barikutik domekara bitartean 8 izan dira baieztatutako positiboak. Atzo, lau kasu berri identifikatu zituzten Abadiñon eta bat Durangon. Zapatuan positibo bana baieztatu zituzten Iurretan, Mallabian, Zaldibarren eta Zornotzan. Barikuan ostera, kasu bat identifikatu zuten Izurtzan.

Biderkatze indizea (R0 deiturikoa) 1,05 balioan dago.  Barikutik domekara bitartean, Osasun Sailak 11.063 PCR test egin zituen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Guztira 375 positibo identifikatu dituzte. Horietatik 10 baieztatu dira Durangaldeko herrietan. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!