2 positibo berri atzeman dira Zornotzan eta bana Iurretan eta Zaldibarren

Anboto 2020ko uzt. 24a, 12:34

Osasun Sailak emandako datuen arabera, atzo 4 positibo detektatu ziren PCR test bidez. 

Atzo, 4.424 PCR proba egin zituen Osasun Sailak. Horietatik 136 positibo izan ziren. 13 kasu identifikatu zituzten Araban, 86 Bizkaian, eta 35 Gipuzkoan. Beste bi kasu identifikatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko bi herritarrengan. 

Durangaldearen inguruko biztanle handiko herrietan ere egon dira gorakadak. Eibarren 17 kasu berri izan ziren atzo eta Ermuan 19. Birusaren biderkatzen indizea 1,49 balioan dago. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!