Asteetan gizarte arloko zerbitzurik gabe daudela-eta, Amankomunazgoan kexa bat sartu dute Mañariko eta Izurtzako udalek

Joseba Derteano 2020ko uzt. 22a, 16:00

“Izurtza eta Mañariko udalak haserre gaude dagokigun arlo sozialeko langilerik gabe geratu garalako”, azaldu dute ohar batean.

Amankomunazgoan Mañaria eta Izurtza herrietako gizarte arloko kontuak eramaten dituen langilea bajan dagoela eta haren ordezkorik ez dutela jarri salatu dute udalek. "Asteetan zehar berarekin kontaktuan jarri nahian ibili ostean, bajan dagoela jakin dugu eta momentuz ez dela ordezkatuko". Amankomunazgotik ez dutela horren inguruko azalpenik jaso diote. Ondorioz, gaur bertan kexa bat sartu dute Amankomunazgoan. "Herri txikiak garela kontziente gara, baina hori ez da arrazoia bi herri oso gizarte laguntza zerbitzurik gabe uzteko. Gainera, COVID-ak sortutako izurritea dela-eta, inoiz baino gehiago behar dugu gizarte zerbitzu guztiak asebeteta egotea", diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!