Gaur itxiko dute Iurretako Lanbideren ofizina eta martitzenean irekiko dute berria, Durangoko Alluitz kalean

Joseba Derteano 2020ko uzt. 22a, 11:52
Lur azpiko aparkalekurako sarreraren ondoan prestatu dute azpiegitura berria.

Biharko eguna eta astelehena lekualdaketa egiteko baliatuko dituzte.

Lanbideko iturriek konfirmatu dutenez, gaur ireki dute azkenekoz Iurretako Lanbideren ofizina eta datorren asteko martitzenean irekiko dute berria Durangoko Allluitz kalean.

Ofizina berriak 720 metro karratu izango ditu eta oraingoa baino handiagoa izango da. Iurretan egiten zuten moduan, hango espazioa Lanbideko 23 langileren eta SEPE-ko 13ren artean elkarbanatuko dute.

Zerbitzuetan ez da aldaketarik egongo. Orain arteko zerbitzuak eskaintzen jarraituko dute. Aldaketaren abantaila nagusiak dira ofizinak “kokapen hobea” izango duela eta barruan “espazio zabalagoa” egongo dela “banaketa hobearekin”, Lanbideko iturrien arabera.

Aldaketaren beste abantaila bat da Iurretako ofizina alokairuan zutela eta Durangokoa, berriz, euren jabetzako dela, 2018. urte amaieran erosi egin zutelako, Lanbideko iturrien esanetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!