Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da bihartik aurrera

Maialen Zuazubiskar 2020ko uzt. 15a, 13:27

Azken egunetan zenbait agerraldi izan direnez, Eusko Jaurlaritzak maskaren erabilera derrigortzea erabaki du. Nekane Murgak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak jakitera eman duenez, bihartik aurrera maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da EAEn.

Gaur eguerdian eman duen prentsaurrekoan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak kalean eta espazio publiko itxietan, "pertsonen arteko distantzia edozein izanda ere" maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango dela azaldu du.  Horrez gain, sailburuak herritarrei "arduratsuak" izateko eskatu die. 

Horrez gain, beste arau bat ere moldatu du Jaurlaritzak. Ostalaritzako eremuetan, elkarte gastronomikoak barne, hondartza eta igerilekuetan ezingo dira 10 lagun baino gehiago elkartu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!