VII. Udako argazki lehiaketako oinarriak

Anboto 2021ko uzt. 20a, 11:51

2021eko udako argazki lehiaketako oinarriak.

1.Oinarriak

Parte hartzeko nahikoa da argazki-kamerarekin edo sakelako telefonoarekin 2 kategoria hauetako baten sailkatu daitekeen argazkia ateratzea:

Honako hauek dira aurtengo kategoriak:

 - ESKUALDEKO argazkirik onena.

 - DURANGALDETIK KANPOKO argazkirik onena.

Munduko edozein tokitik igo edo bidali ahal izango duzu. Argazkiak anboto.org webgunean lehiaketarako atondutako formularioaren bidez bidaliko dira. Argazki bakoitza dagokion kategoriako atalera igo behar da. Gehienez, kategoria bakoitzeko bi argazki igo ahalko dira.

2. Parte-hartzaileak

18 urtetik gorako pertsona orok parte hartu dezake lehiaketa honetan.

3. Parte hartzeko baldintzak

- Lehiaketan parte hartzeko aurkeztuko diren argazkiak aurtengoak zein edozein udakoak izan daitezke.

- Parte-hartzaile bakoitzak 4 argazki aurkeztu ditzake gehienez. Kategoria bakoitzeko bi.

- Lehiakideek norbanako mailan esku hartuko dute eta, ondorioz, argazki batek egile bakarra izan dezake edo, behintzat, aurkeztuko duen pertsonak sinatuta baino ez da egongo.

- Ezingo dira aurretik beste lehiaketa batean saritutako argazkiak bidali.

- Epaimahaiak erabakiko du igorriko diren irudi guztietatik zeintzuk diren irabazleak. Epaimahaiak atal bakoitzetik saritu bat egongo du.

- Publikoaren botoei esker, kategoria bakoitzean boto gehien jasotzen dituzten  argazkiak PUBLIKOAREN  SARIA jasoko dute.

- Argazki digitalak baino ez dira onartuko, jpg edo png formatuarekin.

- Honekin batera, egilearen izena, telefono zenbakia eta posta elektronikoa eman beharko dira.

- Mezu iraingarriak eta genero ikuspegia errespetatzen ez dituzten argazkiak ez dira onartuko.

4. Argazkiak aurkezteko epea

Lehiaketan parte hartzeko epea 2021eko uztailaren 23tik 2021eko irailaren 19ra , (gaueko 00:00etara) izango da.

5. Epaimahaia

Epaimahaia Anboto astekariko kide 1ek eta Durangaldeko argazkilari 1ek osatuko dute. Epaimahaiaren erabakia ezingo da eztabaidatu edo ezingo zaio gaitziritzi.

Webgune bidezko bozketa, publikoaren saria aukeratzeko,  irailaren 20tik irailaren 28ra.

Honez gain, telefonoz ere emango zaie erabakiaren berri. Jakinarazi eta 2 asteko epea izango du irabazleak deiari edo gure mezuei erantzuteko, bestela saria hurrengo sailkatuari emango zaio.

6.  Epaimahaiaren Saria

Argazkiaren kalitate artistikoa eta kategoriari ondo egokitzea sarituko dira. 2 KATEGORIATAN:

Epaimahaiak kategoria bakoitzean sari bat banatuko du  eta parte-hartzaile bakoitzak sari bat baino gehiago lor dezake. 

ESKUALDEKO argazkirik onenak:

SMARTBOX bat irabaziko du.

DURANGALDETIK KANPOKO argazkirik onenak :  

TABLETa

7. Publikoaren saria
Kategoria bakoitzean botorik gehien jasotzen duen argazkiak irabaziko du publikoaren saria.

ESKUALDEKO argazkirik bozkatuenari :  

Garai landetxean egonaldia

DURANGALDETIK KANPOKO argazkirik bozkatuenari:

Errigorako saskia

 8. Sariak jasotzen dituzten eta jasotzen ez dituzten argazkiak
ANBOTO ez da jasotako argazkien jabe izango. Hala eta guztiz ere, lehiaketan parte hartzen duenak onartzen du bere argazkiak ANBOTOk erabili ahal izango dituela, beti ere egilearen izena aipatuz.

9. Onespena
2021eko Udako Argazki Digitalen Lehiaketan esku hartzeak esan nahi du oinarri hauek osorik onartzen direla.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!