Hauteskundeak 2020

Eguerdiko parte hartzea %1 jaitsi da Bizkaian

Ekaitz Herrera 2020ko uzt. 12a, 14:12

2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeekin alderatuta, eguerdiko (12:00) parte hartzea jaitsi egin da Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan (%1,3 egin du behera). Araban %0,4 jaitsi da. %1 Bizkaian, eta %2 Gipuzkoan. Segurtasun Sailak eman ditu datuak.

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun Sailburuaren esanetan, parte hartzea %14,1ekoa izan da Autonomia Erkidegoan. Lurraldeka, honakoa izan da: %13,5 Araban, %13,5 Bizkaian eta %15,5 Gipuzkoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!