Pablo Iglesias Espainiako presidenteordea Durangon eta Zornotzan egon da

Anboto 2020ko uzt. 10a, 12:49

Miren Gorrotxategi lehendakarigaiarekin batera egon da Herriaren Eskubidea-ren Durangoko  lokalean egindako ekitaldian. Zornotzan, Oja-rem enpresa bisitatu du.

Eusko Legebiltzarrean ere Durangoko Udalean eman zen aldaketa ematea gura du Ahal Duguko Gorrotxategi lehendakarigaiak. "40 urteko EAJren agintaldiaren ostean, ezkerreko koalizioa dugu orain Durangon. Aldaketa hau Eusko Legebitzarrean ere igarri dadin, bozka Ahal Duguri ematea eskatzen dut", adierazi du.

Iglesiasek, berriz, koalizio baten aukera posible ikusten du. "Espainian ezkerreko koalizio bat sortzea ezinezkotzat jotzen zen. Hemen iruditzen zait aukera hori uste dena baino errealagoa dela", adierazi du. Euskadiko herritarren gehiengoa "ezkerrekoa" dela uste du. "Urkulluk eta EAJk berak kanpaina honetan zehar esan dute ezkerrekoak direla haiek ere. Hori entzutea berri ona da", adierazi du. EAJk gauza "onak" egin dituela uste du, baina "gauzak hobetu egin daitezke bolada batez boteretik kanpo badaude", Iglesiasen iritziz.

Oja-rem, Zornotzan

Durangora joan aurretik Zornotza bisitatu du Iglesiasek. Bertako Oja-rem enpresa bisitatu du. Automozioaren sektoreko enpresa da, 50 urte baino gehiagoz martxan dagoen familia-enpresa. 54 langile inguru ditu enpresak eta nazioarteko 12 herrialdetan ditu ordezkaritzak. 

Oja-rem enpresa bisitatu duen unea:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!