PCR positibo berri bat baieztatu dute Durangon, astebetean bigarrena

Maialen Zuazubiskar 2020ko uzt. 9a, 12:49

Atzo Osakidetzak Zaldibarren uztailaren 7an PCR positibo bat detektatu zuela jakitera eman zuen. Gaur datuak zuzendu ditu Osakidetzak, eta positiborik ez zela egon esan du. 

Atzo 4.687 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasu berriak 30 izan ziren: 9 Araban, 5 Bizkaian eta 16 Gipuzkoan. Test azkarren bidez baieztatutakoak, berriz, 46 (test azkarrak gorputzak sortutako inmunitate maila neurtzen du eta iraganeko infekzio baten adierazle izan daiteke).

Durangaldean baieztatutako positiboak 472 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 200 (+1)
  • Zornotza: 155  
  • Elorrio: 28
  • Abadiño: 28
  • Iurreta: 14
  • Zaldibar: 13 (-1)
  • Otxandio: 11
  • Atxondo: 
  • Berriz: 8 
  • Mallabia: 4
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!