Bi mendizale erreskatatu dituzte Anboto mendian eta Mendiola auzoan

Anboto 2020ko uzt. 5a, 18:54

Mendizale batek orkatila bihurritu du Anboto mendian. Mendiola auzoko erreskatean ere, mendizaleak orkatila bihurritu du.

Suhiltzaileek mendizale bat erreskatatu dute gaur goizean Anboto mendian. Ibilgailuagaz mendiaren ingurura hurreratu dira suhiltzaileak mendizalea handik jaistera.

Eguerdian berriz, Abadiñoko Mendiola auzoan beste mendizale batek orkatila bihurritu du, eta Galdakaoko ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!