Tokiko merkataritza bultzatzeko duen konpromisoari jarraituta, Dendak Baik erosketa deskontuak handitzea erabaki du. Orain arte %5eko deskontua aplikatu izan du, eta %10ekoa deskontua egingo du aurrerantzean. Onuradunak Durango txartela erabiltzen duten herritarrak izango dira, eta Durango txartelera atxikitako komertzioetara jo beharko dute. Dendak Baik azaldu du "deskontua jasotzeko erosketaren zenbateko maximoa 500€-koa" izango dela.Kanpaina uztailaren 31ra arte egongo da martxan.
Durango txartela ez dutenek, atxikitako edozein establezimendutan, Dendak Bai elkartearen bulegoan (Askatasun Etorbidea, 2) edo Nafarroako Rural Kutxaren bulegoan eskatu dezakete.