Zaldibar Argituk manifestaziora deitu du zapaturako Eibarren

Jone Guenetxea 2020ko eka. 29a, 11:24

Uztailaren 6an bost hilabete beteko dira Zaldibarko zabortegian lur-jausia gertatu zenetik.

Zaldibar Argitu plataformak prentsaurrekoa eman zuen Elgetan joan zen zapatuan, hurrengo mobilizazioen berri emateko. "Alberto eta Joaquin oraindik ez dituzte aurkitu. Jada 5 hilabete dira senideek eta herritarrek haien lagunak non dauden jakin gabe", azpimarratu zuten plataformako kideek.

"Zaldibarko zabortegiaren kudeaketa negargarriaren ondoren, kargu politiko bakar batek ere ez du dimititu. Familiei eta herritarrei errespetuz erantzukizun politikoak mahai gainean jarri behar direla aldarrikatzen dugu, beharrezko diren dimisioak eta azalpenak emanez", azaldu zuen Zaldibar Argituk.

Hurrengo mobilizazioa uztailaren 4an izango da, Eibarren. Manifestazioa Untzaga plazatik abiatuko da, 17:00etan.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!