"Osasun etxeetako langileok, Durangaldeko herritarrek larrialdi egoeraren aurrean izan dozuen jarrera eskertu gura dogu"

Osasun etxeetako langileak 2020ko eka. 25a, 13:35

Durangaldeko herritarrei eskerrak eman dizkiete osasun etxeetako langileek.

Durangaldeko herritarrei:

Osasun etxeetako langile guztion partetik, larrialdi egoera honen aurrean izan dozuen jarrera eta jokabide arduratsua eskertu gura deutsuegu beharrezkoak izan ez diren kontsultak saihestu izanagaitik.

Egun hauetan zeuek kudeatu dozue zuen osasuna.

Osasuntsu bizitzeko zutabeak hauexek direla pentsatzen dogu:
- Janari osasuntsua.
- Arnasketa konszientea.
- Ariketa fisikoa.
- Emozioen adierazpena eta pertsonekin hartu-emanak.
- Naturagaz hartu-emana.

Izan ere, gure osasuna ez dago gure osasun sistemaren edo industria farmazeutikoaren esku.

Osasuna ez da oparitzen, erosten edo saltzen dan zerbait.

Osasuna gizartearen eta pertsona bakoitzaren lorpena da.

Bide horretan jarraitzen animatzen zaituztegu.

Norbera bere osasunaren jabe eta eraikitzaile izaten.

Gu zuei bide horretan laguntzeko gagoz.

Eskerrik asko

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!