Elorrioko eta Abadiñoko haurren parkeak ere ireki dituzte

Anboto 2020ko eka. 22a, 12:03

Normalitate berriagaz batera, Durangaldeko herri gehienetan haurrentzako jolaslekuak zabalik daude. 

"Segurtasun osoarekin" egongo dira erabilgarri haurrentzako gune hauek. Egunean zehar desinfektatu egingo dituzte, hala ere, erabiltzaileei "arduraz" jokatzeko eskatu dute Abadiñoko eta Elorrioko Udalek.

Muntsaratzeko lokalen irekiera

Haurrentzako jolas eremuez gainera, Abadiñoko Udalak beste hainbat gune ireki ditu ostera ere: Muntsaratzeko udal lokala, edota udal frontoia adibidez. "Herritarrei zuhur jokatzeko deia egiten diegu, birusa ez delako desagertu". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!