Pediatria 24H plataforma: "Inoiz baino argiago ikusi dugu zer garrantzitsua den ondo hornitutako osasungintza izatea"

Joseba Derteano 2020ko eka. 19a, 11:06
Plataforma jendaurrrean aurkeztu zuten ekitalditako artxibo irudia.

Euren eskaerak babesten dituzten udalei "ausardiaz" jokatzeko eskatzen die plataformak.

Covid-19ak eragindako osasun krisiak "inoiz baino argiago" erakutsi du "zer garrantzitsua den ondo hornitutako osasungintza izatea", Pediatria 24H plataformako kideek gutun batean adierazi dutenez. Ildo horretatik eskualdean dauden gabeziak aldarrikatzeko sortu zirela gogoratu dute eta euren aldarrikapenetan "irmo" jarraitzeko asmoa dutela, "nahiz eta EAJk errealitate hori ukatu egiten duen".

Euren eskaerak babesten dituzten udalei "ausardiaz" jokatzeko eskatu diete eta dagokien tokietan exijitu dezatela "gizarteko eskariarekin bat datorren pediatria zerbitzua".

Azkenik, hauteskundeen ostean sortuko den gobernuari euren eskaerak aintzat hartzeko eskatu diete. "Gure adin txikikoak babestea ez da gastu bat, etorkizunari begirako inbertsio bat baino".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!