Enpresa-hitzarmenak berritu dituzte Abadiñoko LAIP eta Izurtzako Galvanizados Izurza enpresetan

Joseba Derteano 2020ko eka. 17a, 14:00
Abadiñoko Laip enpresa.

Langileen ordezkariak eta zuzendaritza adostasunera heldu dira enpresa bietan.

Enpresa bietan langileen ordezkaritza duen ELA sindikatuak eman du akordiaren berri ohar baten bidez. Honako hauek dira adostu dituzten puntu nagusiak.

Laip S.A. enpresan:


- Indarraldia: Urte batekoa izango da, baina hitzarmen berri bat adostu artean, oraingo hitzarmenak jarraituko du indarrean.


- %1,5eko soldata igoera.


- Hobekuntza sozialak eta lan erreformak baliogabetzeko klausulak.

Galvanizados Izurtza S.A. enpresan:


- Indarraldia: Urte batekoa izango da, baina hitzarmen berri bat adostu artean, oraingo hitzarmenak jarraituko du indarrean.


-%1,6ko soldata igoera.


- Hobekuntza sozialak eta lan erreformak baliogabetzeko klausulak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!