Durangaldean bere horretan mantendu da positibo kopurua; Basurtun hiru kasu berri atzeman dituzte

Anboto 2020ko eka. 12a, 13:24

Basurtuko berragerpenean, 32 dira kutsatuak, atzo baino hiru gehiago (12 profesional, 12 paziente eta 8 bisitari). Txagorritxun ez dute kasu berririk detektatu; 7 dira kutsatutakoak: 3 paziente, profesional 1 eta 3 bisitari. 

Azken orduetan ez da koronabirus kasu berririk baieztatu Durangaldean. Atzo 4.286 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasu berriak 8 izan ziren, guztiak Bizkaian. Test azkarren bidez baieztatutakoak, berriz, 63 izan ziren. EAEn hildakoak 1.587 dira guztira (+3). Gainera, 18 pertsonak ZIUn jarraitzen dute. Azken datuak gauerdikoak dira. Baieztatutako positiboak 465 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 197
  • Zornotza: 154  
  • Elorrio: 28
  • Abadiño: 28
  • Iurreta: 14
  • Zaldibar: 13
  • Otxandio: 9
  • Atxondo: 
  • Berriz: 7
  • Mallabia: 4
  • Mañaria: 3
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!