Durangaldean egonkor mantendu dira positiboak; Basurtun eta Txagorritxun hazi egin dira kutsatze fokuak

Ekaitz Herrera 2020ko eka. 11a, 13:31

Birusaren biderkatze indizea 1,88 balioan dago gaur. Txagorritxun atzo eguerdian baino 3 positibo gehiago atzeman dira, 7 dira guztira. Basurtuko berragerpenean, 29 dira kutsatuak (+4)

Azken orduetan ez da koronabirus kasu berririk baieztatu Durangaldean. Atzo 5.056 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasu berriak 13 izan ziren. Test azkarren bidez baieztatutakoak, berriz, 43. EAEn hildakoak 1.584 dira guztira (+4). Gainera, 18 pertsonak ZIUn jarraitzen dute. Azken datuak gauerdikoak dira. Baieztatutako positiboak 465 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 197
  • Zornotza: 154  
  • Elorrio: 28
  • Abadiño: 28
  • Iurreta: 14
  • Zaldibar: 13
  • Otxandio: 9
  • Atxondo: 
  • Berriz: 7
  • Mallabia: 4
  • Mañaria: 3
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!