[BIDEOA] Berton Bertokoak katering enpresa handien webguneak 'blokeatu' ditu

Anboto 2020ko eka. 11a, 09:27

Eskualdeko ikastetxeek sukalde eta sasoiko produktu barik jarraitzen dutela salatzeko oso modu originala erabili dute Berton Bertokoa mugimenduko kideek. Katering enpresa handien webguneak hackeatu dituztela simulatu eta desklokeatzeko gako bat jarri dute: 'Jangela eredu berria'.

Bideoan pirata jantzitako pertsona batek ematen ditu azalpenak. Atxondo, Zabalarra, Zaldibar eta Orobiogoitiako ikastetxeetan sukaldea jartzeko eskaera egin zutenetik urtebete joan dela gogoratzen du. Denbora hori joanda, "gure jangeletan ez da aldaketarik nabari", salatzen du. "Bizitzen ari garen garai gogor honek, gardenki erakutsi digu tokiko kontsumoak elikaduran duen garrantzia. Jangela eredu berri bat behar dugu, bertoko eta sasoiko produktuekin", dio. Arduradunek eskoletako elikadura "negozio" bihurtu duela-eta "esku hartzea" erabaki dute eta horregatik 'blokeatu' dituzte webguneak. "Gure eskoletako elikadura bahitua dutenak bahitu ditugu", azaltzen dute.

'Blokeatutako' web orriak:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!