Kontrabandisten Udaleku Ibiltaria, abuztuan

Anboto 2020ko ekainaren 9a

Bi txandatan banatuta, zazpi egunez Oiartzungo Arritxulotik Beintza-Labaiengo aterpetxera joango dira 14-17 urteko gazteak, Arantzako aterpen eta Leurtzako urtegian gauak eginez.

Kontrabando bideetan oinarrituta, 14-17 urteko gazteentzako astebeteko ibiltaria antolatu dute abuztuan Oiartzungo Arritxulok, Arantzako Aterpek eta Beintzako Aterpetxeak. Egitasmoak laugarren urtea beteko du eta Euskal Herri osoko gazteek parte hartu ahal izango dute.

Euskararen sustapena bultzatuz, 7 egun eta 6 gaueko egitasmoa izango da. XX. mende hasieran kontrabandistek zeharkatu zituzten bidezidorretan barrena, gazteak Arritxuloko (Oiartzun) aterpetxetik atera eta Beintza-Labaiengo aterpetxera iritsiko dira, Arantzako Aterpen bi gau eta Mendaurko urtegian beste biak egin ondoren. 

Abuztuan bi txanda izango dituzte aukeran, gehienez hogei lagunekoak, lehenengoa abuztuaren 2tik 8ra eta bigarrena 16tik 22ra. Prezioa: 285 euro.

Informazio gehiago, hemen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!