Durangaldeko datuak bere horretan mantendu diren arren, kezka handitu da Txagorritxun eta Basurtun

Ekaitz Herrera 2020ko eka. 9a, 12:32

Birusaren biderkatze indizeak (R0 deiturikoak) gora egin du berriro Euskal Autonomia Erkidegoan. Atzo 1,19 balioan zegoen eta 1,59 baliora igo da gaur. 

R0 balioa 1 zenbakitik behera badago, birusaren biderkatze joera gutxitzen ari dela esan gura du. 1 balioaren gainetik badago, aldiz, birusa biderkatzen ari den seinale izan daiteke. 

Gasteizko Txagorritxuko ospitalean lau positibo daude baieztatuta. 102 PCR test egin dizkiete pazienteei, profesionalei eta kontaktuan egondakoei. Bi pazientek, profesional batek eta bisitari batek positibo eman dute. Bilboko Basurtuko ospitalean 230 PCR test egin dituzte. 20 lagunek eman dute positibo (9 profesionalek eta 11 pazientek. Osasun Sailak adierazi du positibo guztiak isolamenduan daudela, eta orain arte negatibo eman dutenei PCR probak errepikatuko dizkietela datozen egunetan, osasun-egoera egiaztatzeko.

Durangaldean, berdin

Azken orduetan ez da koronabirus kasu berririk baieztatu Durangaldean. Atzo 2.984 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasuak 16 izan ziren. Test azkarren bidez baieztatutakoak, berriz, 48. EAEn hildakoak 1.577 dira guztira (+3). Azken datuak gauerdikoak dira. Baieztatutako positiboak 465 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 197
  • Zornotza: 154  
  • Elorrio: 28
  • Abadiño: 28
  • Iurreta: 14
  • Zaldibar: 13
  • Otxandio: 9
  • Atxondo: 
  • Berriz: 7
  • Mallabia: 4
  • Mañaria: 3
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!