'Gorabeherak': Francisco Franco

Anboto 2020ko eka. 9a, 08:45

Denboraldiko azken atalean Francisco Franco sartuko da Ramonen igogailuan, eta gainera gorantza eramateko eskatuko du. Ramon ez dago oso ados horrekin, eta igogailua bera ere ez...

Umorearekin, zerura edo infernura

Gorabeherak kapitulu laburrez osaturiko websail bat da, Ttap aldizkari digitalerako ekoiztua eta ANBOTOn ere jarraitu ahal izango duzuna. Atal bakoitzean, hildako pertsonaia ezagunak, zerura edo infernura eramango ditu igogailuan Ramon igogailuzainak. Kepa Errasti eta Nerea Arriola dira aktoreak, eta websaila egiteko Tabakalerako 2deo Laborategiaren eta Bertako igogailuak enpresaren laguntza izan dugu.

Kapitulu guztiak primizian Ttap aldizkari digitalean. Deskargatu doan!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!