[ARGAZKI GALERIA] “Gaurkoa ez da hileko azken bariku soila; koronabirusaren eraginez euskal presoek bisitarik ez dutela salatzeko kontzentrazioa da”

Anboto 2020ko mai. 29a, 21:25

Durangaldeko ehunka herritarrek egin dute bat Etxeratek eta Sarek deitutako kontzentrazioekin. Herritarrak kalera irten dira, koronabirusaren osasun krisialdian zehar euskal presoek bisitarik izan ez dutela salatzeko.

Segurtasun neurriak hartuta batu dira manifestariak Durangaldeko herrietan. Koronabirusaren krisialdia baino lehen, hileko azken barikuetan batzeko ohitura izan dute presoen aldeko eragileek. Gaurkoa, baina, desberdina izan da. Osasun krisia hasi zenetik honako lehen elkarretaratzea izan da. Aldarrikapenak mezu argia izan du gainera: alarma egoera dekretatu zenetik euskal presoek bisitarik izan ez dutela salatu dute.

Durangoko elkarretaratzean izan dira apirilean aske geratutako Gorka Fraile eta berriki aske geratutako Aitziber, bozgorailuetan jarritako mezu bidez. Kartzeletan dauden presoen senideak ere bertan izan dira. Elkarretaratzean esan diren mezuen artean, nabarmendu dute “gaurkoa ez dela hileko azken barikua; koronabirusak eraginda euskal presoek bisitarik izan ez dutela salatzeko kontzentrazioa” baino.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!