Etxebakoen gizarteratze prozesuan lagundu asmoz arreta pertsonalizatua eskainiko du Amankomunazgoak

Maialen Zuazubiskar 2020ko mai. 26a, 11:35

Etxerik bako pertsonei gizarteratzen lagundu asmoz, etxebako pertsonentzako aterpetxearen zerbitzuan esku-hartze sozio-edukatiboa eta psiko-soziala eskainiko ditu Amankomunazgoak. Zerbitzu hau ekainaren amaieran jarriko da martxan.

Durangaldeko Amankomunazgoak gizarte zerbitzuen prestazioa sartuko du etxerik bako pertsonen harrera zerbitzuan. Zerbitzuaren helburu nagusia arreta pertsonalizatua eskaintzea izango da.Horrela, arreta edo jarraipen espezializatua eskatzen duten arazoak hautematen badituzte, "alertarako" aukera izango dutela jakitera eman dute.

Egun, Durangaldeko Amankomunazgoak kudeatzen duen aterpetxeak, gaua igarotzeko aukera eskaintzen die etxebakoei, baita oinarrizko mantenu eta higiene pertsonalerako hainbat prestazio ere. Aterpetxeak neguan gehienez 10 pertsona har ditzake eta udan 5. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!