Patxi Ruiz presoari elkartasuna adierazteko mobilizazio gehiago iragarri dituzte

Anboto 2020ko mai. 21a, 15:32

Gose eta egarri greban dagoen Patxi Ruiz preso iruindarrari elkartasuna adierazteko mobilizazio berriak iragarri dituzte. Gaur 20:00etan Durangoko Santa Anan kontzentrazioa egingo dute, ostera.

Maiatzaren 11n gose eta egarri grebari ekin zion Ruizek. Ordutik, hainbat mobilizazio egon dira Euskal Herrian zein Durangaldean presoari elkartasuna erakusteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!