"Duintasun eredu zara Patxi. Amnistia osoa" lemapean egin dute elkarretaratzea. Patxi Ruiz preso iruindarrak gose eta egarri grebari ekin zion maiatzaren 11n kartzelazainen mehatxuak salatzeko. Deitzaileen arabera, Murtzia II espetxeko (Murtzia, Espainia) 8. moduloko hainbat presok protestak hasi zituzten. “Salbuespen egoera are nabarmenagoa da espetxeetan, presoak bisitarik barik dauzkate, jarduera guztiak bertan behera geratu dira eta hori gutxi balitz, covid 19tik babesteko baliabiderik barii daude”. Protesta horien ostean, Ruizek “jazarpena, mehatxuak eta akusazio faltsuak” salatu zituen, maiatzaren 9an “besoetan ebakiak” egin zituen, era bi egun beranduago gose eta egarri grebari ekin zion.
Azken egunetan, hainbat protesta egin dira Durangaldean eta Euskal Herrian.