Mankomunitatearen Kontsumitzailearen bulegoak aurrez aurreko jarduerei ekingo die berriro, aurretik hitzordua hartuta

Aitziber Basauri 2020ko mai. 19a, 15:30

Aste hontan ekingo dio berriro ere aurrez aurreko jarduerei Kontsumitzailearen Informaziorako Udalen Bulegoak (KIUB). Aurretik hitzordua eskatuta bertaratu ahal izango da, 94 620 27 07 telefono zenbakira deituta edo omic.mdurango@bizkaia.org helbide elektronikora idatzita. Antolakuntza sistema horrek ekainaren erdialdera arte jarraituko du,
gutxienez.

Durangaldeko Mankomunitateko arduradunek azaldu dutenez, "hitzordua eskatzerakoan, bere osasun egoerari buruz galdetuko zaio erabiltzaileari, sintomak dituen inor aurrez-aurreko arretara joan ez dadin". Edozelan ere, kolektibo zaurgarrienei arreta emateko ordutegi bereziak ezarriko direla argitu dute. 

Durangaldeko Mankomunitateak Abadiñoko, Atxondoko, Berrizko, Durangoko,
Elorrioko, Iurretako, Izurtzako, Mañariko, eta Garaiko herritarrei ematen dien doako
zerbitzua da KIUB. Bertaratzen diren guztiak maskaragaz joan beharko dira, eta zentroak eskuak garbitzeko gelak jarriko ditu. Euskara Zerbitzuak eta eskualdearen garapenerako Behargintza agentziak astelehenean, maiatzaren 25ean, berreskuratuko dute aurrez-aurreko jarduera, aurretik hitzordua hartuta.

Adikzioen Prebentzio Zerbitzua eta Gizarte Zerbitzuak ere arreta ematen ari dira

Bestalde, Durangaldeko Mankomunitateko Adikzioen Prebentzio Zerbitzuak ekin dio aurrez-aurreko arretari, beti ere aurretik hitzordua eskatuta. Horretarako, 946200520 telefono zenbakira deitu daiteke –09:30etik 13:30era– edo prevencion.mdurango@bizkaia.org helbide elektronikora idatzi. Halaber, oinarrizko Gizarte Zerbitzuak aurretik hitzordua eskatuta eta balorazio teknikoa egin eta gero ari dira ematen da aurrez aurreko arreta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!