Durangon, dozena bat lagun bildu dira segurtasun neurriak hartuta udaletxe parean eginiko protestan. Zahar-etxeetan hildakoak gogoratu gura izan dituzte, batez ere. "Bizkaiko Foru Aldundiak apirilean ezagutzera eman zituen datuen arabera, adineko 247 lagun hil dira zahar-etxeetan". Horrez gainera, sektorean egindako murrizketak salatu eta bertan lan egiten duten profesionalen lana defendatu dute. Ohi bezala, "pentsionistak aurrera!" oihuarekin amaitu dute mobilizazioa.
Berrizen ere elkarretaratzea egin dute.