Garai bateko eskola argazkien eta materialen bilketa egiteko laguntza eskatu du Gerediaga elkarteak

Ekaitz Herrera 2020ko mai. 18a, 10:35

Bildutako materialagaz erakusketa ibiltari bat egin gura dute. Ondarearen Europako Jardunaldien baitan antolatutako egitasmoa da, osasun egoerak ahalbidetuko balu udazkenerako prest egongo litzatekeena. "Hezkuntza eta Ondarea" da aurtengo Jardunaldien gaia.

Gerediaga elkarteak garai bateko eskola materialaren eta argazkien bilketa egiten hasi gura du, horregaz erakusketa ibiltari bat prestatzeko. Herritarrak deitu ditu etxean izan ditzaketen argazkien eta materialen berri ematera.  Laguntza eskaini gura duenak gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikora idatzi edo 946818066 telefono zenbakira deitu dezake.

Honakoak dira Gerediagak bilatzen dituen argazki eta materialak:

  • Eskola giroa erakusten dituzten argazkiak (70eko hamarkadakoak eta atzeragokoak)
  • Eskolan erabiltzen ziren liburu, ariketa-koaderno, arkatz, estutxe, motxila, poltsa,…
  • Eskolako amantalak, batak, uniformeak
  • Ofizio baten irakaskuntzari lotutako materiala (ofizio-eskoletan erabiltzen zirenak)
  • Beste edozein

Osasun egoerak hala ahalbidetzen badu, udazkenerako gertu egongo da erakusketa ibiltaria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!