Elikadura osasungarriari buruzko hitzaldia antolatu du Mankomunitateak

Anboto 2020ko mai. 18a, 10:50

Vicénte Fernandéz Rodriguéz emango du hitzaldia 'online', maiatzaren 28an. "Inmunitatea hobetu dezaketen ohitura osasungarrietan" sakondu du Fernandezek, 'Ikasi osasunez jaten' izenburupean. Hitzaldia 19:00etatik 20:30era izango da (Jitsiren bitartez), gaztelaniaz.

Maiatzaren 22a baino lehen eman behar da izena hitzaldirako, lekua mugatua izango da-eta. Izena emateko 946200520 telefonora deitu daiteke, 9:30etik 13:30era, edo, bestela, Durangaldeko Mankomunitateko Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuaren posta elektronikora idatzi daiteke: prevencion.mdurango@bizkaia.org

Durangaldeko Mankomunitateko Adikzioen Prebentzio Zerbitzuak antolatu du doako hitzaldia. Zerbitzu horren bitartez, doako laguntza eta aholkularitza espezializatua ematen die Mankomunitateak familiei, hezitzaileei, ikasleei eta, oro har, herritarrei, adikzioen prebentzioari buruz dituzten zalantzak argitzeko, betiere modu anonimoan eta konfidentzialean, nabarmendu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!