Astelehenetik aurrera, probintzia osora zabalduko du mugikortasuna Eusko Jaurlaritzak

Anboto 2020ko mai. 15a, 19:09

Egoitza finkatuta dagoen Lurralde Historiko bakoitzaren barruan "mugikortasun osoa" ahalbidetuko du.

"Epidemiaren bilakaerak erakusten du, irmotasunez, aurreko asteekin alderatuta, kasu positiboen jaitsierak izan duen joera. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak uste du garaia iritsi dela bizilekua finkatuta dagoen lurralde historikoaren barruan herritarren mugikortasun arduratsua eta mailakatua berreskuratzeko", azaldu du www.irekia.eus gunearen bidez.

Lurralde Historiko desberdinetako udalerri mugakideen kasuan, mugikortasuna baimenduta egongo da, "beti ere arrazoi sozioekonomikoak tarteko direla".

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!