Aholkularitza deseskalada fasean urraketaren bat jasan dutela uste dutenei

Anboto 2020ko mai. 15a, 13:06

Telefono zenbaki eta helbide elektroniko bana herritarren zerbitzura jarri ditu Gazte Koordinadora Sozialistak.

Konfinamendua hasi zenetik, gizarteko hainbat esparrutan "oinarrizko eskubideen urraketak" eman direla salatu du Gazte Koordinadora Sozialistak. Horren aurrean, itxialdia hasi zenean, herritarrei aholkularitza eskaintzeko bideak ireki zituzten, egoera horien aurrean zelan jokatu informatzeko. Orain, deseskaladaren lehenengo fasean, "erramintak eguneratu" eta testuinguru berrira "moldatu" dituzte, ohar batean jakinarazi dutenez. 

Urraketaren bat jasan duela uste duena telefono (688 769 071) edo helbide elektroniko bidez (jazarpenpolizialadurangaldea@protonmail.com) jarri daiteke eurekin hartu-emanetan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!