Badira bost urte kirol udalekuak antolatzen hasi zirenetik. Pilota eskolek antolatu arren, beste hainbat kirol eta aisialdirako ekintza lantzen dituen ekimena da. Urterik urte, parte-hartzaile kopurua hazten joan da.
Antolatzaileek diotenez, "penaz hartzen dugu erabakia baina ulertuko duzuelakoan, aurtengoan hasi orduko agurtzea tokatzen zaigu. Hurrengo urtean indarberriturik bueltatuko gara", azaldu dute antolatzaileek.