[BIDEOA] Kubara ezin baduzu joan,... egin arroza Kubako erara eta bidali argazkiak ANBOTOra!

Ekaitz Herrera 2020ko mai. 9a, 10:18

Esaera zahar batek ondotxo dioen moduan, “Kubara ezin baduzu joan,... egin arroza Kubako erara eta bidali argazkiak ANBOTOra!”. Aste honetan #ArrozErronka egitasmoa martxan ipini dugu. Irakurleei dei egiten diegu arroz platerak prestatu argazkiak 688635041 WhatsAppera bidaltzera. Eguaztenera arteko epea dago. Izenburuan Kubako erara egitea proposatzen dugun arren, paellak, risottoak, arroz entsaladak eta bestelakoak ere prestatu daitezke. Bidali argazkiak zuen izenak eta herriak adierazita. Iristen diren argazki guztiekin lehiaketa egingo dugu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!