[GIDA] Lehenengo faseak zertan eragingo digu?

Anboto 2020ko mai. 8a, 21:46

 Kalera irtetzeko ordutegiak mantendu egingo dira. Hala ere, Erkidegoek ordutegi hori egoera klimatologikoaren arabera moldatu ahalko dute.

Hego Euskal Herriko lau probintziak lehenengo fasera pasatuko direla iragarri du Salvador Illa Espainiako Osasun Ministroak. Konfinamendua arintzeko lehen fasean bezalakoak izango dira kalera ateratzeko ordutegiak. Hala ere, Erkidegoek ordutegia egokitzeko eskumena izango dute bakoitzaren egoera klimatologikoaren arabera. Illak "diziplina soziala" inoiz baino beharrezkoagoa dela nabarmendu du faseetan atzera ez egiteko.

Lehenego fasea:

1. Norberaren udalerriaren barruan eta salbuespen moduan lurralde historikoaren barruan mugitzeko aukera. Mugan dauden herrien arteko mugikortasuna salbuespena izango da. Eibarren eta Ermuaren artekoa, esate baterako.

2. Kontaktu soziala 10 pertsonara arteko taldean, baina distantzia mantenduta.

3. Terrazen irekiera (baimendutakoaren %50): mahai edo mahai multzo bakoitzean gehienez 10 pertsona egon ahalko dira, distantzia mantenduta.

4. Hoteletan eta establezimendu turistikoetan ostalaritza zerbitzua bezeroentzako bakarrik izango da. Debekatuta daude spak, gimnasioak, umeentzako guneak, diskotekak... Establezimendu hauek garbitasuna bermatzeko jarraibideak zehazten ditu legeak.

5. Museoen bisitak %30era mugatuko dira. Liburutegiak irekiko dituzte, baina liburuak mailegatzeko bakarrik.

6. Aire zabalean egiten diren ekitaldietan 200 pertsona baino gutxiago egon ahal izango dira, eta leku itxietan, 30 pertsona baino gutxiago.

7. Ibilgailuen Inspekzio Teknikoa egiteko guneak irekiko dituzte, eta beharrezkoa izango da aldez aurreko hitzordua eskatzea.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!