Konfinamenduak apustu-jokoak eta ludopatia kasuak areagotu ditzakeela ohartarazi du Amankomunazgoak

Ekaitz Herrera 2020ko mai. 7a, 16:56

Internet konexioarekin online jokoetarako sarbidea errazten dela eta, diru-apustuak handitu daitezkeela ohartarazi du. Apustulariak  agertu ditzakeen sintomak zeintzuk diren azaldu du Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak.

"Gaur egungo konfinamendu egoerak dakarren jarduerarik gabeko ordu luzeak kontuan izanda, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak ohartarazi eta kontzientziatu nahi du joko horiek izan ditzaketen arriskuez, ludopatia bezalako adikzio batean erortzeko arrisku handiagoa ditzakeelako", azaldu du Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak.

Sintomak

Amankomunazgoaren esanetan, honako hauek dira apustulari batek edo ludopata batek agertu ditzakeen sintomak:

  • Suminkortasuna (jokoak eragina du izaeran ).
  • Jokatzeko premia.
  • Gezurrak esatea senitartekoei, lagunei...
  • Apustuak ezkutuan egiten ditu.
  • Gero eta diru gehiago jokatzen du. Maileguak, lapurretak... egiteko joera du
  • Bere ardurarik nagusienetarikoa jokoa da.
  • Gero eta denbora gehiago pasatzen du apustuak egiten.
  • Harreman garrantzitsuak: lanbidea, aukera akademikoak, ... arriskuan jarri edo galdu egin ditu.
  • Saiatzen da apusturik ez egiten, baina ez du lortzen.

Laguntzarako bideak

Kasuren bat emango balitz, beste ezer baino lehen pertsona horrekin berba egitea komeni dela azaldu du. Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak laguntza eskaintzen du 94 620 05 20 telefonoan eta prevencion.mdurango@bizkaia.org  helbidean

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!