Ekonomia ekologikoaren alde egiteko eskatu dute 500 akademiko baino gehiagok

Anboto 2020ko mai. 4a, 16:54

Bost ekintza ildok osatzen duten manifestua kaleratu dute hainbat irakasle eta ikertzailek, tartean Durangaldeko zenbait ere badaude.

Sinatzaileen artean, Durangaldeko hainbat ikerlari eta irakasle daude, besteak beste, Libe Mimenzak, Ion Andoni del Amok, Julen Orbegozok, Ritxi Blancok edota Leire Aiartzaguenak sinatu dute manifestua. Koronabirusak eragindako krisiaren ostean, ekonomia ekologikoaren alde egitea eskatu dute. 

Egungo egoera "bidegurutze historiko" lez definitu dute, eta norabidea aldatzeko eskatu dute. Besteak beste, BPGaren hazkunde erantsian oinarritutako garapen eredua alboratzea, edota ingurumen fiskalitate progresiboa bultzatzea eskatzen dute; nekazaritza eta elikadura sistema eraldatzea ere eskatzen dute, adibidez, "agroekologian oinarritutako elikadura burujabetzan aurrera egiteko".

Manifestu osoa euskalherriapostcovid19.eus webgunean dago ikusgai. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!