Paseoak eta kirola egiteko ordutegiak zehaztu ditu Espainiako Gobernuak

Maialen Zuazubiskar 2020ko api. 30a, 18:51

Salvador Illa Espainiako Osasun Ministroak zapatutik aurrera bakarkako kirol jarduerak eta paseoak onartuko direla jakitera eman du. Horretarako ordutegi batzuk zehaztu dituzte. Espainiako Osasun Ministroak jakitera eman du 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan ez dela ordutegirik aplikatuko. Bakoitzak gura duenean irten ahalko duela. 

ORDUTEGIAK:

6:00/10:00 - 20:00/23:00 

14 urtetik gorako pertsonek kirol jarduerak egiteko edo pasatzera irteteko aukera izango dute. Kirol jarduerak norbere herrian egin beharko dira, bertatik atera gabe eta bakarka. Paseoan, berriz, etxeko beste kide batekin irten ahal izango da, eta kilometro bateko eremuan. 

10:00/12:00 - 19:00/20:00

Menpekotasuna duten pertsonek eta beste pertsona batekin irten behar direnek irten ahalko dute ordutegi horretan. Baita, 70 urtetik gorakoek ere. 

12:00/19:00 

Umeen paseorako tartea izango da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!