Bizkaiko saskibaloi ligak amaitutzat eman ditu federazioak

Anboto 2020ko api. 29a, 11:50
(Argazkia: bizkaiabasket.com)

Gaia klubekin kontsultatu ostean hartu du erabakia.

Bizkaiko 69 klubetik 62-k eman dute euren iritzia eta “gehienak” ligak bertan behera uztearen alde agertu dira, federazioak ohar batean jakitera eman duenez. Ondorioz 2019/20 ligan ez dute ligetako txapeldunik eta azpitxapeldunik izendatuko.

Honakoa erabaki dute kategoriaz kategoria:

Gizon eta emakume seniorren kategoria bereziak

- Ez da jaitsierarik egongo denboraldi honetan.

- Martxoaren 8an , jokatutako azken jardunaldian, ligetako lehenengo postuan zeudenei, Euskadiko Bigarren Mailan plaza bat eskuratzeko aukera eskainiko diete. Liga hori Euskadiko Saskibaloi Federazioak kudeatzen du. Interesatuta badaude, talde horiek kunplimendu-konpromisoa aurkeztu beharko dute euren zuzendaritza batzordearen partetik.

Senior 1. eta 2. Preferentea eta 2. Maila gizonetan; senior 1. eta 2. mailak emakumeetan

- Ez da jaitsierarik egongo denboraldi honetan.

- Goragoko kategorietan igoerak baliatzen badituzte, geratzen diren hutsuneak martxoaren 8ko sailkapenak kontuan hartuz beteko dituzte.

Juniorren eta kadeteen maila denak

- 2020/21eko mailak antolatzerako orduan, martxoaren 8ko sailkapenak hartuko dituzte kontutan.

- Euskadiko Saskibaloi Federazioak Euskal Ligari begira ezarritako neurriak aintzat hartuko dituzte.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!