"Zenbat poz eman digun dantzatzeak, zenbatetan aurkitu dugun babesa mugimenduan eta zenbat ardura jaurti ditugun gorputzetik hankak mugitzen hastean! Horregatik, etxeko izkina desberdinetatik, Durangaldeko dantzariok gure omenalditxoa egin nahi izan diogu dantzari! Gozatu ta mugitu gorputz horiek gaur ta beti!" adierazi dute mezu baten bidez.
Durangaldeko hamasei dantzari hauek parte hartu dute bideoan: Paule Mallagarai Urzainki, Aritz Lasarguren Otzerinjauregi, Ina Echevarria Pando, Ixone Aroma Barrena, Pello Gorritxategi Jaio, Ane Zuazua Abaunza, Maider G. Etxegibel, Javi Gómez Martín, Ane Leturiaga Gonzalez de Mendibil, Katalin Txurruka Paskual, Vlad Ion, Paule Solagaistua Zabala, Elene Carreto Velez, Ane Gabilondo Loizate, Uribarri Atxotegi Onandia eta Dairi Martinez Brown.