Frankisten aldekoek Durango eta Iurreta hartu zituzten eguna kanpai-hotsekin gogoratuko dute

Anboto 2020ko api. 28a, 14:48

Iurretako kanpaian nabariak dira Gerra Zibileko arrastoak.

Gaurko egun batez, 1937ko apirilaren 28an, Tercio Montejurra deritzon erreketeen batailoiak indarrez hartu zituen Durango eta orduan Durangoren barruan zegoen Iurreta.

Gaur 83 urte betetzen dira egun hartatik eta herri ekimenetik ekintza bat antolatu dute. Iurretako elizako kanpa-hotsak entzun ahal izango dira gaur, 19:45ean. Memoriari eustea eta orduko izua bizi izan zutenak gogoratzea da helburua.

Iurretako elizako hormetan eta kanpaian bertan oraindino ikusi daitezke Gerra Zibileko arrastoak, balen zuloekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!