2020ko Bizkaiko Bertsolari txapelketa udazkenean jokatzekoa da. Aurretik, maiatzean, Udabarria Bertsotan sailkapen fasea zen jokatzekoa. Printzipioz irailera atzeratuko da "baina denborak esango du orduan egin ahal izango den edo ez" azaldu du Bizkaiko Bertsozale elkarteak ohar batean.
60 bertsolarik eman dute izena sailkapen fasean, eta antolatzaileek eskualde guztiek ordezkaritza izatea nabarmendu gura izan dute. Durangaldearen kasuan, besteak beste, Igor Galarzak, Bittor Altubek, Gorka Pagonabarragak eta Iruri Altzerrekak eman dute izena.
Hamar saiok osatuko dute fasea, eta puntuazioz sailkatuko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketara. Hamar saio hauek bost egunetan jokatuko dira: egun eta ordu berean, herri desberdinetan saio bi egingo dira.
Bizkaiko Txapelketa, urrian
Bizkaiko Txapelketa urrian hasiko da, printzipioz. Sei kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala izango ditu. Kanporaketetan 36 lagunek parte hartuko dute (2016ko zenbat finalistak eta 2018ko final aurrekoetako zenbat bertsolarik izena ematen duten arabera).