Espainiako gobernuak ez du oraingoz ezer baieztatu, baina esan du pandemiaren bilakaera bide onetik badoa, maiatzaren 2tik aurrera kirola egitera eta paseoak ematera irteteko aukera eskainiko duela. Irteera horiek modu indibidualean egingo liratekeela esan du.
Sanchezek martitzenean aurkeztuko du konfinamendua arintzeko hurrengo asteetarako plana. "Graduala" eta "asimetrikoa" izango dela aurreratu du, "norbera bizi den lurraldearen araberakoa". Autonomia Erkidegoetako arintze proposamenak aintzat hartuko dituen arren, prozesu osoa Espainiako gobernuak "pilotatuko" duela gaineratu du.
Edozein kasutan, "tentuz" jokatu beharraz egin du berba. "Egoera zaurgarria da eta prudentzia oso presente izango dugu martitzenetik aurrera. Gure ondoan dauden adituen aholkuei jarraituta ezarriko dugu konfinamendua arintzeko plana".