Haur eta nerabeen eskubideak aldarrikatzeko txalo zaparrada deitu dute domekarako

Aitziber Basauri 2020ko api. 25a, 11:00

Oinherri Herri Hezitzaileak ekimenak manifestua kaleratu du haurtzaroaren defentsan. Koronabirusarak eragindako alarma egoerak umeei eta nerabeei sortu dien "eskubide urraketari eta egoera latzari" arreta jarri behar zaiela nabarmendu dute. Era berean, aldarrikatu dute beraiei hitza emateko momentua dela. Domekan, apirilaren 26an, Euskal Herriko umeen aldeko txalo zaparrada deitu dute 12:00etan, "orain arte erakutsitako jarreragatik zoriontzeko"  eta haurren eskubideak aldarrikatzeko.

Oinherri Herri Ekintzailea ekimeneko eragileen berbetan, "larrialdia egoerarekin ez dira kontutan hartu haur eta nerabeen oinarrizko eskubideak, ezta beraien osasun integralerako beharrezko diren neurriak ere ez". Oineherrik Haurren Eskubideen Adierazpena du oinarri haurren defentsarako, eta nabarmendu du haurtzaroa eta nerabezaroa ez direla soilik etorkizuna, "oraina ere badira". Ildo horretan, diote "umeei hitza eman" behar zaiela eta "umeen hitza entzun" egin behar dela. 

Bestalde, haurtzaro eta gaztaro osasuntsu baten garapenerako naturaren presentzia "ezinbestekoa" dela nabarmendu du Oinherrik. "Haurrek, gizaki guztiok bezala, behar beharrezkoa dute naturarekin kontaktua izatea, defentsak indartzeko, mundua behatzeko, eskuak zikintzeko eskubidea, putzuetan salto egitekoa, zuhaitz zaharren barren hutsetan ezkutatzeko eskubidea. Are gehiago, eskubidea baino gehiago beharra da, mundua ulertzeko gai izango bagara, denak baikara natura",diote. Hemen irakurri daiteke manifestu osoa.

Atxikitzeko klikatu hemen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!