Azken orduetan 7 kasu berri baieztatu dira Durangaldean: 2 Durangon, 4 Zornotzan eta bakarra Elorrion

Ekaitz Herrera 2020ko api. 20a, 12:29

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 329 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Kutsatze berriak Durangon (+2), Zornotzan (+4)  eta Elorrion (+1) eman dira.  Atzo 2.340 test egin zituen Osakidetzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horietako %2 inguruk eman zuen positibo

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 329 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 132(+2)
  • Zornotza: 113 (+4)
  • Elorrio: 23 (+1)
  • Abadiño: 21
  • Zaldibar: 12
  • Iurreta: 10 
  • Otxandio: 7
  • Berriz: 6
  • Atxondo: 2
  • Mañaria: 1
  • Mallabia:
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!