[ARGAZKI GALERIA] 2020ko Kopako finaleko giroa Durangaldeko balkoietan

Anboto 2020ko api. 18a, 14:51

Durangaldeko bizilagun asko Sevillara (Espainia) joatekoak ziren gaur, Athleticen eta Errealaren arteko Kopako finala ikustera.

Alarma egoeraren ondorioz, partida atzeratu egin dute, hala ere, Durangaldeko herritarrek beraien balkoietan irudikatu izan gura dute finalean biziko zen giroa. Horrela, balkoi asko zuriz eta gorriz jantzi dira gaurkoan; asko, txuriz eta urdinez ere jantzi dira. Koloreen gainetik, baina, batasunaren aldeko mezua zabaldu da gaurkoan, batez ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!