1. Ezarri errutina bat: (Hartu kontuan norberaren zaintza, etxeko garbitasuna, aisialdia orduak...)
- Hartu kontuan zure zaintza, etxeko garbitasuna eta aisialdi orduak. Ez aldatu gehiegi zure ordutegiak. Jantzi ohi duzun bezala
- Mantendu ohiko garbitasun ohiturak: dutxatu edo garbitu egunero.
- Egin ariketa fisikoa egunero. Ezarri ordutegi finko bat, errespetatu eta mantendu egunean
2. Zaindu loa: (Oheratu eta altxatu zaitez ordu berdinean, ez aldatu zure erloju biologikoa)
- Pijama jantzi, hortzak garbitu, izarak zabaldu...
- Hurrengo eguneko gauza garrantzitsuak idatzi, gauean zehar bueltaka ez izateko.
- Esne edo zuku basoa prestatu,
- Luzaketa ariketak egin, musika-melodia lasaia entzun (beti berdina), erlaxazio bat egin
- Beharrezkoa ez bada, ez egin siestarik
3. Osasun prebentzioa: (Benetan beharrezkoa bada bakarrik irten)
- Eskuak xaboiarekin maiztasunez eta ondo garbitu .
- Eztula edo doministua egiteko, estali ahoa ukolondoarekin edo erabili zapi bat (erabili eta botatzekoa).
- Irten behar baduzu, mantendu metro eta erdiko tartea pertsonekin; maskara badaukazu, erabili.
- Garbitu sarriago eskuekin kontaktuan dauden gainazalak (lixibarekin: koilarakada bat litro bat ureko)
- Gogoratu boluntarioen sarea martxan dagoela zuri laguntza emateko.
4. Informazioa eta komunikabideak: (Eskuragarri dagoen informazio-bolumena izugarria da, nahasia izan daiteke eta gure oreka kaltetu dezake)
- Hautatu informazio iturriak: Erakunde ofizialen webguneak: Eusko Jaurlaritza, Osakidetza, Osasun Ministerioa, Munduko Osasunerako Erakundea…)
- Bestelako erakunde ofizialak: udalak, foru aldundiak,
- Nazioarte mailan: HON kalitate sigiludun webguneak (Munduko Osasunerako Erakundearen bermedunak).
- Informazioa neurriz jaso: kontsultatu informazioa egunean behin edo birritan gehienez.
- Ez zabaldu albiste faltsuak eta gezurrak
- Eman egoeraren berri zure senideei. Senideak ez larritzeko, egokitu hizkuntza eta dosifikatu informazioa.
5. Internet: Teknologia berriei esker konektatuta eta komunitatearen egon gaitezke)
- Erabili eskura dauden sareak hainbat motatako harremanak mantentzeko (bilerak, solasaldiak...) : Skype, Zoom, WhatsApp…
- Aprobetxatu sareak eskaintzen dituen doako aisialdi proposamenak: bisita birtualak museoetan, zuzeneko kontzertuak, liburutegiak, aldizkariak...:
https://viajes.nationalgeographic.com.es/lifestyle/mejores-museos-visita-virtual_13248/3 - Irakurgaiak aurkitu ditzakezu e-liburutegian (liburutegiko txartela eta pasahitz bat behar dira, norbere herriko liburutegiak emango du): http://www.eliburutegia.euskadi.eus/
- Gonbidatu zure familia ere harreman eta ekimen horietan parte-hartzera, elkarrekin gozatzeko.
- Teknologiak lagundu egingo badigu ere, beharrezkoa da noizean behin atseden hartzea eta beste mota bateko jarduerak egitea.
- GOGORATU: Ez egon besteek egingo dutenaren zain, DEITU TELEFONOZ ZURE INGURUKOEI
6. Indartu emozio positiboak: egin ariketa fisikoa egunero.
- Aukeratu gehien gustatzen zaizun jarduera: yoga, luzaketak, etxean zehar oinez ibiltzea, ariketa taula, dantzak..
- Hartu kontutan zure familiak gustuko duen ariketa fisikoa denok batera aritzeko.
- Pasa denbora jarduera atseginetan: Irakurri, telesail edo pelikulak ikusi, jolastu, eskulanak egin, familiarekin egon, balkoira irten eta auzokoekin hitz egin... eta behar bezain beste atseden hartu.
- Kontatu zure ingurukoei nola sentitzen zaren
7. Erraztu elkarbizitza
- Pertsonok bakarrik egoteko uneak behar ditugu. Hartu neurria egoerei. Etxean hainbeste egun egoteak emozioak areagotu ditzake; horregatik garrantzitsua da egoera bakoitzari dagokiona baino garrantzi gehiago ez ematea.
- Erabili komunikazio egokia, hizkera positiboa, laudorioak... horrek beti lagunduko du.
- Tentsioak eta haserreak gutxitzeko moduak aurkitzea inoiz baino garrantzitsuagoa da orain.
- Haserretuta edo nekatuta zaudenean, ahal izanez gero, joan zaitez beste gela batera eta egon zaitez bertan behar duzun beste denbora. Ezin bada argi utzi lasaitasun tarte bat behar duzula.
- Saia zaitez zeuretzako uneak hartzen egunean zehar, minutu batzuk badira ere erabili umorea beti